Aita Semeak
Iván TurguénevTurgeneven garaian auzi larri bat zuten eztabaidagai Errusiako intelektualek. Zer da Errusia? Nondik dator eta nora doa? Zer bide hartu behar du?: horra hor auziaren muina. Oso herri zaharra izan arren, oso sustrai sakonak izanagatik ere, Errusiaren izateak berak zalantza sakonak sortzen zizkien intelligentsia osatzen zuten pentsalariei. Errusiaren izaera baldintzatzen zuten berezitasun nagusi bik eragiten zituzten zalantza horiek. Batetik, Errusiako lur-eremuan bat egiten dute Europako ekialdeak eta Asiako mendebaldeak, Mendebaldeko eta Ekialdeko kulturen elkartoki eta nahasgune da, eta, izan ere, Europaren iritziz Errusia herri asiarra zen, eta Asiaren iritziz, aldiz, herri europarra. Funtsean, kultura errusiarraren oinarriak kultura europarrarenaren berdinak dira, baina, horrekin batera, Errusiak oso ezaugarri bereziak ditu mundu europarraren barruan. Bestetik, Europan ez bezala, Errusian Eliza ortodoxoa da nagusi. 988 urtean Errusiak kristautasuna hartu zuen Bizantzioren eskuetatik, eta, horren ondorioz, euren artean onartu zuten Europako herri kristauek. Jakina denez, 1054an zatiketa handi bat gertatu zen Elizan; Erroma eta Bizantzio elkarrengandik banandu eta bi Eliza sortu ziren: katolikoa eta ortodoxoa. Europako gurutzatuek, 1204an Konstantinopla hartu, eta Bizantzioko Inperioa suntsitu zuten. Ekialdeko kristautasunak hondoa jo zuen eta herri ordotoxo burujabe bakarra geratu zen: Errusia, hain zuzen ere. Mendebaldeko Eliza katolikoaren jokabide horrek biziki mindu zituen errusiarrak, eta, harrezkeroztik, mesfidantzaz begiratu zioten Mendebaldeari. Hori zen, beraz, XIX. mendeko intelektualen arteko gatazkaren oinarria. 1830eko hamarkadan, bi alderditan banatu zen Errusiako intelligentsia: mendebaldezaleak eta eslavofiloak.
Idioma Euskera
Publicación 1999
Editorial Ibaizabal
Categoría Narrativa
Descargar Aita Semeak de Iván Turguénev
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Aita Semeak de Iván Turguénev © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.