Abner judua eta gizon-tximinoa
Wilhem HauffAli Banu, Alexandriako Xekea, oparotasunean da Alexandriako agintari. Denetarik du zoriontsu izateko. Bere zerbitzurako bizi diren esklabu ugari ere baditu. Baina ondasunek eta botereak leundu ezin dioten mina du bihotzean: Frankiarrek Alexandria menderatzeko egin zuten saiakeran, Kairam, zeukan seme bakarra lapurtu zioten eta itsasoaz bestaldera eraman zuten. Emaztea ere handik gutxira hil zitzaion bihotzeko minez. Ali Banuk alferrik bilatu zuen bere seme galdua lurralde urrun haietan; esklabu omen zen hango handiki baten mendean. Garai latzak ziren han eta etxera itzultzea gomendatu zioten bizitza salbatu nahi bazuen. Ordutik, ona eta gizabidetsua izan da beti menpean dituen esklabuekin. Eta semea berriz ikusteko itxaropena gordetzen du bihotzean. Bihotzak ozen esaten baitio, semea oraindik bizi dela; gorteko esklabuen antzeko gizon sendo bat izango da orain. Behin, azti batek semea itzuliko zela esan zion; eta agertu ere, desagertu zen garai eta egun berean egingo omen zuen. Horregatik, Ali Banuk, urtero, zoritxarreko egun hartan jaialdi handi bat antolatzen du gortean eta hamabi esklabu uzten ditu libre. Jaialdi horretan, esklabu bakoitzak istorio bat kontatu behar du libre izan baino lehen, haien bizitzaren eta pentsamenduaren berri izatea atsegin baitu Alik.
Itxaropena eta pazientzia galtzen ez dituenak eta bihotzean duen izpirituari, arimari, kasu egiten dionak jasotzen du azkenean bere saria, hain luzaro itxaron duena. Kairam, Alexandriako Xekearen semea, libre izan behar duen hamabigarren esklabua da, Ali Banun gortean dago jadanik; eta bere bizitzaren istorioa kontatzen duenean, Ali Banuk semea ezagutzen du; itzuli da azkenean aitaren etxera.
Traductor Feliciano Peláez Arregi
Idioma Euskera
Publicación 1998
Editorial Infomart
Categoría Cuentos y Relatos
Descargar Abner judua eta gizon-tximinoa de Wilhem Hauff
Buscando resultados...
Accede gratis a la descarga del libro Abner judua eta gizon-tximinoa de Wilhem Hauff © DescargarLibro.gratis Aviso Legal Contacto
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.
DescargarLibro.gratis no contiene enlaces para descargar libros, bajar ebooks o leer pdf y epub online con derechos de copyright. Todos los libros pertenecen a dichos autores.